
Geroago, bigarren taldekoarekin aldatu genituen paperak, hots, haiek ikusi zutena guri tokatzen zitzaigun eta guk ikusi genuena haiei tokatzen zitzaien. Orduan, azalpen batzuk eta geroago, igogailu batetik jaitsi ginen. Igogailuak 45 metroko inguru sakonera zuen. Igogailuak kobazulo artifizial batera eraman zigun. Ikusgune batera eraman ziguten eta han, Karrantza osoa ikusten zen. Geroago, bideo bat ikusi genuen hor zegoen fauna eta florari buruz.
Hamabiak inguru, Pozalaguako kobazuloetara joan ginen. Ikaragarriak ziren, zelako estalaktitak eta estalakmitak zeuden! Oso handiak. Tokatu zitzaigun gidaria oso urduri zegoen eta ez zuen oso ondo azaldu kobazulo honetako istorioak. Bakarrik laser batekin apuntatzen zuen. Nahiz eta oso ondo azaldu, gutxi gorabehera bagenekien nondik zihoazen tiroak. Oso polita zen.
Kobazuloak ikusi eta gero, Balmasedan geldialdi bat egin genuen. Hiru ordu laurden egon ginen hor bakarrik, nahi genuena erosten. Hiru ordu laurden horiek pasa eta gero, bueltatu ginen.
Pozalaguako kobazuloak

Pozalaguako kobazuloak Karrantzaren mendebaldean daude. Gaur egun, kobazulo publikoak dira.
Pozalaguako kobazuloa handia da, barrunbe handiak ditu. Oso ezagunak dira munduan zehar, hor dauden estalaktita eszentrikoen multzorik handiena badu-eta.

Pozalaguatik metro gutxi batzuetara Torca del Carlista izeneko kobazuloa ere badago. Karrantzan ere Venta Laperra kobazuloa dago.
Fauna
Pozalaguako kobazuloak badu mundu mailako bi espezie paregabeko presentzia du, isópodo bat eta colémbolo endémico bat non kobazuloetan bizi baitira eta bere tamaina ez dute pasatzen milimetro eskas batzuetatik.
Venta Laperra
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Zure iruzkina baimenduta egon arte, ez da agertuko