2013/06/18

IKASKETA BIDAIA: LONDON 2. EGUNA

2. egunean esnatu ginenean izugarrizko eguna egiten zuen, ez zegoen hodei bat ere. Orduan, indarrarekin gosaltzera joan ginen,  hor euki genuen gosaria ez zen asko gure gustukoa, baina garratzitsuena indarra hartzea zen egun luzea izango zelako.

Lehenengoz, Buckingham Palacera joan ginen martxa ikustera, asko irauten zuenez, martxaren erdiraldera  joan ginen. Buckingham Palacera joan ginen bidean urtxintx asko ikusi genituen eta batzuek ukitzeko aukera izan zuten, oso dibertigarria izan zen nola urtxintx guztiak zuhaitzetatik igotzen eta jaisten ziren.



Gero, jatera joan ginen eta gero, Covent Garden-era, hor magiako truko bat egin zidaten, zigarro bat nere jertsean amatatu zuen eta bat-batean zigarroa desagertu zen, oso experientzia polita izan zen.

Covent Gardenen, Starbucks batera joan ginen eta hor izozki likido oso gozoa jan genuen. Oso nekatuta geundenez, hotelera joan ginen atsedena hartzera, eta hotelaren Wi-Fi-arekin geure lagunekin "chat"eatzen egon ginen ordu batera arte. Ohera joan ginen eta eguna amaitu zen.


Egilea: Laura E. Cuevas Jiménez

2013/06/17

TRAPAGARAN-SOLINGEN: GERNIKA ETA URDAIBAI

IKASKETA BIDAIA: LONDON 4. EGUNA

Laugarren eguna hasi zen guztiak bezala, altzatu ginenean gure hoteleko jantokira joan ginen guztiok gosaltzera, beti bezala guztiok kexaka esne beroa ez zegoelako...Baina orokorrean hotela oso ondo zegoen, hemen usten dizuet esteka nahi izaten baduzue bizitatzeko:

HOTEL ROYAL NATIONAL

Gosaldu eta gero martxan jarri ginen Camden Town bizitatzera; Camden Town azoka oso berezia da, eta azken eguna zenez, zenbait gauza erostera aprobetzatu genuen guretzat eta gure familientzako.

Camden Town bisitatu eta gero, bazkaltzera joan ginen, ez naiz asko gogoratzen baina ziur aski McDonal's-era joan ginela zerbait hartzera... Pasatu genuen egun guztiak horrelako lekuetan jan genuen...
Amaitu genuenean British Museoa bisitatxo bat ematera joan ginen, egia esan, ikaragarria izan zen, Londresera joaten bazarete ezin zarete bueltatu ikusi gabe. Gainera, gizarteko irakaslearekin joaten ginen, eta zenbait istorio kontatu zigun. Asko ikasi genuen... 

Hemen informazioa usten dizuet bisitatu nahi izanez gero: BRITISH MUSEOA

Eta amaitzeko, London Eye-era joan ginen Londresi agurra emateko. Bideo bat ipini gintuzten lehenengoz, eta gero noriara montatu ginen, eta bertatik Londres osoa ikusi ahal izan genuen. Nire ustez ekintza politenetariko bat izan zen. Eta gehiago lagunekin bazaude.




Horrela amaitu zen gure bidaia Londresen, gero afaldu eta 'lo egitera' joan ginen... Hurrengo egunean hegazkina hartu behar baikenuen.


Egilea: Ane Calvo, 4D

Ikasketa bidaia 3.eguna

London ikasketa bidaiaren 3.eguna:

Londresen pasatu genuen hirugarren egunean, egunero hartzen genuen gosaldi berdinarekin (zerealekin, tostadekin, frutekin, esnearekin...) hasi ginen. Gero hoteletik atera ginen, Londresen egiten zuen egun izugarri horretaz aprobetxatzeko. Jan ostean, St. Paul cathedral bisitatzera joan ginen.

Talde osoa esan genuen merezitu zuela entrada erostea hain eliza polita ikusteko. Gainera izan genuen kupulatik Londres osoa gainetik ikusteko aukera, paisaia izugarria da.

Hotelera joan aurretik, metroa hartu genuen Picadilly Circus-era. Bertan afaldu genuen. Batzuk hanburgesak afaldu zituzten, eta beste batzuk pizza
.

Berriro hartu genuen metroa hotelera joateko. Nahiz eta oso nekatuta egon gau pasa egin genuen.


Egilea: Asier Lamela 4.D

2013/06/14

IKASKETA BIDAIAREN LEHENENGO EGUNA

Lehenengo egunean, Loiu-ko aireportuan geratuko ginen 11:30-etan. Bertan egon ginen itxaroten egazkina aireratu arte, 12:40-an.

Bidaia gutxi gorabehera ordu bat eta erdi iraun zuen. Londresera ailegatzean, autobus bat itxaroten zegoen Royal Palace hotelera eramateko.

Maletak atera ostean, metroa hartu eta Picadilly Circus-era joan ginen.
Bertan, argazkiak atera eta buelta bat eman genuen.

Afaltzeko, Picadilly Circus-era bueltadu ginen eta Mcdonalds-en afaldu genuen.

Azkenik, hotelera bueltatu ginen eta hall-ean  egon ginen ohera joan baino lehen.


 EGILEA:  Eneko

2013/06/10

BASOA

ZURA BAINO ASKOZ GEHIAGO 

Zizare apaletatik, humusaren eraketarako ezinbestekoak, zuhaitzetaraino, erakusketako protagonistak, ibilbide hau modu onena da gozatzeko eta basoa deitutako ekosistema konplexu hau ulertzeko.


Beharrezkoa gure munduan:


Basoak lurreko ekosistemak munduaren biodibertsitate handiagoarekin dira. Ingurumen-erreserba dira bilakaera-urteetako milioietako miletako ondare genetikoa mantentzen den tokian. Zuhaitzek hezetasuna eta tenperatura arautzen dituzte, uraren zikloa mantentzen dute funtzionamenduan, airea arazten dute, humus-eraketari laguntzen diote eta higaduratik babesten dute.



Zer da? Nolakoa da?


Zuhaitza zurezko landare handi eta bizikorra da.
Arbola adiera zenbait euskalkietan fruitua ematen duen zuhaitzaren esanahia du.
Sustraiak, enbor bat edo gehiago, adarrak eta hostoak ditu. Zurtoina da bereziki beste landareetatik bereizten duena, zuhaitzena zurezkoa da. Azalak, larruaren parekoa dena, infekzioen eta onddoen kontra babesten du, eta garatzerako behar dituen ura eta elikagaiak adar eta hostoetara garraiatzen ahalbidetzen dio.
Zuhaitz talde txiki bati zuhaizti esaten zaio. Populazio handiak, berriz, basoak eta oihanak dira.



Morfologia

Zuhaitz baten sustraiak lurpean egoten dira eta ura eta elikagaiak xurgatzen dituzte inguruko lurretik. Lurgainean, enborrak garaiera ematen die adarrei eta hostoei eguzki-argia lortzeko borrokan laguntzeko. Zuhaitz batzuetan, abarrak zabaldu egiten dira asko hostoen alderik gehiena eguzkirantz jarri ahal izateko.
Bestalde, egon badaude zuhaitz batzuk hemen esandako organo guztiak ez dituztenak, hala nola: palmondo gehienek ez dute adarrik, Ipar Amerikako saguaroak ez du hosto funtzionalik eta iratze-zuhaitzek ez dute zurezko azalik. Hala ere, haien forman eta neurrian oinarriturik, zuhaiztzat hartzen dituzte zientzialariek.
Giro egokienetan, zuhaitz mota batzuk 100 m baino gehiagoko garaiera har dezakete eta milaka urtez bizi.
Zuhaitz talde txiki bati, zurtoin txikiagoak edo bat baino gehiago dauzkatenei zuhaixka esaten zaio sarri, nahiz eta kategoria biren artean muga zehatzik ez dagoen.
Biotopo batzuk bertan bizi diren zuhaitzen arabera definitzen dira, esate baterako, Tropikoko oihana eta taiga.

                     Tropikoko oihana                                                           Taiga


Sailkapena

  • Hosto erorkorrekoak:

    Gaztainondoa
    • Ametza.
    • Astigarra
    • Ezkia.
    • Gaztainondoa.
    • Haltza.
    • Haritza.
    • Laritza.              
    • Lertxuna.                     
    • Lizarra.
    • Otsalizarra.                                                                                               
    • Pagoa.
    • Urkia.
    • Xarma.
    • Pinua
    • Zumarra.
  • Hosto iraunkorrekoak:
    • Altzifrea
    • Artea.
    • Ereinotza.
    • Eukaliptoa.
    • Hagina.
    • Izeia.
    • Nekosta.
    • Pinua.
    • Picea.
    • Zedroa.

2013/06/07

Pozalaguako kobazuloak

Pasaden astean, Pozalaguako kobazuloak bisitatu genituen gure biologiako irakaslearekin (Ameli) eta historiako irakaslearekin (Jose Mari). Egun osoa eman genuen hor. 8:30etan institutotik atera ginen, nahiz eta jende ugari utzi hemen berandu ailegatzeagatik.

Hamarretan gutxi gorabehera ailegatu ginen Karrantzara. Bi talde egin eta gero, museo moduko batera eraman ziguten. Lehenengoz, azaldu ziguten, hor, Pozalaguako flora eta fauna nolakoak ziren, hau da, zein motatako animalia eta landaredia zegoen eta Pozalaguako kokapena. 
Geroago, bigarren taldekoarekin aldatu genituen paperak, hots, haiek ikusi zutena guri tokatzen zitzaigun eta guk ikusi genuena haiei tokatzen zitzaien. Orduan, azalpen batzuk eta geroago, igogailu batetik jaitsi ginen. Igogailuak 45 metroko inguru sakonera zuen. Igogailuak kobazulo artifizial batera eraman zigun. Ikusgune batera eraman ziguten eta han, Karrantza osoa ikusten zen. Geroago, bideo bat ikusi genuen hor zegoen fauna eta florari buruz.

Hamabiak inguru, Pozalaguako kobazuloetara joan ginen. Ikaragarriak ziren, zelako estalaktitak eta estalakmitak zeuden! Oso handiak. Tokatu zitzaigun gidaria oso urduri zegoen eta ez zuen oso ondo azaldu kobazulo honetako istorioak. Bakarrik laser batekin apuntatzen zuen. Nahiz eta oso ondo azaldu, gutxi gorabehera bagenekien nondik zihoazen tiroak. Oso polita zen.

Kobazuloak ikusi eta gero, Balmasedan geldialdi bat egin genuen. Hiru ordu laurden egon ginen hor bakarrik, nahi genuena erosten. Hiru ordu laurden horiek pasa eta gero, bueltatu ginen.

Pozalaguako kobazuloak

Fitxategi:Bizkaia fisikoa.png
Pozalaguako kobazuloak Karrantzaren mendebaldean daude. Gaur egun, kobazulo publikoak dira.

Pozalaguako kobazuloa handia da, barrunbe handiak ditu. Oso ezagunak dira munduan zehar, hor dauden estalaktita eszentrikoen multzorik handiena badu-eta.
1957an deskubritu zuten koba. Ondoan harrobia zegoen eta leherketa baten ondorioz azaleratu zen. Hortik aurrera Karrantza espeleologiaren zale askoren toopagunea izan da.
Pozalaguatik metro gutxi batzuetara Torca del Carlista izeneko kobazuloa ere badago. Karrantzan ere Venta Laperra kobazuloa dago.
Pozalaguako kobazuloak 125 metro luze duen gela bakar batek osatzen du. Gela honek 70 zabal eta 12 metro altu du.



Fauna

Pozalaguako kobazuloak badu mundu mailako bi espezie paregabeko presentzia du, isópodo bat eta colémbolo endémico bat non kobazuloetan bizi baitira eta bere tamaina ez dute pasatzen milimetro eskas batzuetatik.

 







Torca del Carlista







Venta Laperra





Gehiago jakiteko: http://www.cuevasturisticas.com/cueva_32.asp?c=35

Egilea: Unai

2013/05/21

2012-2013 MATEMATIKA LEHIAKETA

Aurreko ikasturtetan bezala, aurten ere Matematika Lehiaketa aurrera garatu du Burdinibarra BHIko Matematika Mintegiak abendutik apirilera arte.

Aurtengo irabazleak "ANDEKA OCIO VELASCO" izan da,





jaso duen saria hauxe da:

 eta hauxe da jasoko duen diploma:


Matematika Lehiaketari buruz gehiago jakiteko: ikusi