Lehenengoz, Buckingham Palacera joan ginen martxa ikustera, asko irauten zuenez, martxaren erdiraldera joan ginen. Buckingham Palacera joan ginen bidean urtxintx asko ikusi genituen eta batzuek ukitzeko aukera izan zuten, oso dibertigarria izan zen nola urtxintx guztiak zuhaitzetatik igotzen eta jaisten ziren.

Gero, jatera joan ginen eta gero, Covent Garden-era, hor magiako truko bat egin zidaten, zigarro bat nere jertsean amatatu zuen eta bat-batean zigarroa desagertu zen, oso experientzia polita izan zen.

Covent Gardenen, Starbucks batera joan ginen eta hor izozki likido oso gozoa jan genuen. Oso nekatuta geundenez, hotelera joan ginen atsedena hartzera, eta hotelaren Wi-Fi-arekin geure lagunekin "chat"eatzen egon ginen ordu batera arte. Ohera joan ginen eta eguna amaitu zen.

Egilea: Laura E. Cuevas Jiménez
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Zure iruzkina baimenduta egon arte, ez da agertuko