HOTEL ROYAL NATIONAL
Gosaldu eta gero martxan jarri ginen Camden Town bizitatzera; Camden Town azoka oso berezia da, eta azken eguna zenez, zenbait gauza erostera aprobetzatu genuen guretzat eta gure familientzako.
Camden Town bisitatu eta gero, bazkaltzera joan ginen, ez naiz asko gogoratzen baina ziur aski McDonal's-era joan ginela zerbait hartzera... Pasatu genuen egun guztiak horrelako lekuetan jan genuen...
Amaitu genuenean British Museoa bisitatxo bat ematera joan ginen, egia esan, ikaragarria izan zen, Londresera joaten bazarete ezin zarete bueltatu ikusi gabe. Gainera, gizarteko irakaslearekin joaten ginen, eta zenbait istorio kontatu zigun. Asko ikasi genuen...
Hemen informazioa usten dizuet bisitatu nahi izanez gero: BRITISH MUSEOA
Eta amaitzeko, London Eye-era joan ginen Londresi agurra emateko. Bideo bat ipini gintuzten lehenengoz, eta gero noriara montatu ginen, eta bertatik Londres osoa ikusi ahal izan genuen. Nire ustez ekintza politenetariko bat izan zen. Eta gehiago lagunekin bazaude.
Horrela amaitu zen gure bidaia Londresen, gero afaldu eta 'lo egitera' joan ginen... Hurrengo egunean hegazkina hartu behar baikenuen.
Egilea: Ane Calvo, 4D
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Zure iruzkina baimenduta egon arte, ez da agertuko